EUSKERAZALEAK

EUSKEREA ERABILTEAREN ALDEKO ALKARTEA

Adiskide eta lankideok:

Aita Santi Onaindia´ren lan guztiak batzeko guztiok egin dozuen lanagaitik eskerrak emon-bearrean aurkitzen gara, batez be eskerrak emoten dautseguz Larra´ko ta Markiņa´ko lekaide karmeldarrai, Garate´tar Felipe aitari, Baraiazarra´tar Luis Aitari eta Urkiza´tar Julen aitari. (Azkenengo onek idatzi eban 1989n. urtean Aita Santi´ren omenaldirako beronen bibliografia eta au osotu egin da gero, eriotzako ordura arteko lanak sartzeko).

Aita Santi Onaindia´ren bizitza-edestia aztertzen zaleak diranai auxe agertu nai dautsegu argi ta garbi: Idaz-lan, olerki, bertso eta itzulpen asko an or emen argitaratuak izan dirala, liburuetan, egunkarietan eta aldizkarietan. Eta zalantzan egon ezkero naiago izan dogula bitan agertzea orrelan leku bat baiņo geiagotan sartzen dirala, ori orrelan egitea onuragarri izango jakela aztertzailleai uste izan dogunean.

Dana dala, ondo dakigu izango dirala lan bat baiņo geiago DVD onetan agertzen ez diranak, Aita Santi Onaindia´k izen-orde asko erabilli ebazalako (Igotz, Bizkargi, Otardi, Baseta, Aita Jagoba K.O., O., A.O., Jagoba, J.O., Jagoba Onaindia, Aita Santi, Santi Onaindia, Aita Santi Onaindia eta abar)

Bere lan osoak obeto agertzen jarraitu nai diogulako, aurrerantzean agertu leitekezan idaz-lan barriak gure web orrian agertuko doguz: www.euskerazaleak.biz, or aztertu al izango dozuez dagokien arloen barruan.

Ba-daukagu itzaropena DVD au atsegingarri izango jautzuela. Guk Aita Santi´ri zor dautsagun ardureagaz eta maitasunagaz egin dogu lana. Eta batzearen lan au egin al izan da Bizkai´ko Foru-Aldundiaren Jakintza-Saillearen eta Etxano-Amorebieta´ko Udal-Batzaren diru-laguntzari eskerrak. Oneik izan dira DVD au zure eskuetara eldu daiten lagundu dabenak.

Agur bero bat

Olazar´tar Martin Euskerazaleak´en Lendakariak